XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

hegazti iz. Animalia ornodun odol-beroa, gorputza lumaz estalia duena, mokoduna, aurreko gorputz-adarratzat hegoak eta atzekotzat hankak dituena, eta orohar hegan egiteko egokitua dagoena.

Hegaztiak: delako animaliak osatzen duten klasea.

hegaztiki iz. (1955). Hegazti-haragia.

hegaztiño iz. Ipar. edo lit. Hegaztitxoa.

hegaztitxo hegazti-ren txikigarria ik.

hegaztitzar, hegazti-ren handigarria.

hegi iz. (*XVII ea., 1657). Batez ere ipar. Ertza, bazterra. ik. 1. Muga, bazterra 2. HEGIKA nola adlag. Hegiaren gainean edo hegia erakusten dutela. 2. G. er. Mendia; mendiaren hegala. Mendiaren gailurra; gailur luzea.

hegigoa iz. (1643). Zah. (G. er.). Aiherkundea, herra, gorrotoa.

hegikatu, hegika, hegikatzen du ad. (1931). Ipar. Ia ukitzeraino hurbildu.

hegikatze, hegikatu ad.-aren aditz-izena. hegiño (1900; ipar.), hegi-ren txikigarria.

1 hego iz. (1620). Hegaztiek, saguzarrek eta intsektuak hegan egiteko dituzten organoetako bakoitza.

2 hego iz. (1571). 1.(Mug.). Hegoaldetik datorren haize beroa. Ik. beherago. 2 HEGO-HAIZE Hegoa. 2 Haize hegoa: Hego-haizea. 2. Hegoaldea.

hegoalde iz. (1847; egoialde *1745, 1847). 1. Odaiertzeko lau puntu nagusietako bat, eguzkia eguerdian dagoen aldeari dagokiona. Ik. .

2. Lurraren, zeruaren edo lurralde edo herrialde baten hegoaldeko eskualdea. (Abs.) 3. HEGOALDEKO izlag.

hegoaldetar izlag. eta iz. Hegoaldekoa, hegoaldeari dagokiona; hegoaldeko biztanlea.

Hegoburu iz. (1915). Hegoaldeko lurburua.

hego_sartalde iz. (1934). Odaiertzeko puntua, hegoalde eta sartaldearen arteko bitartearen erdian dagoena. 1. Lurralde batean, norabide horretan dagoen eskualdea.

hego_sortalde iz. Odaiertzeko puntua, hegoalde eta sortaldearen arteko bitartearen erdian dagoena. 1. Lurralde batean, norabide horretan dagoen eskualdea.

hegotar iz. eta izlag. (1911). Estatu Batuetan, hemeretzigarren mendean, hegoaldeko estatuen askatasunaren aldekoa zena.

hegotxo (1803), hego-ren txikigarria. hegotzar. (1804), hego-ren handigarria.